XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

HIRI BATEN HAZIERA IKERTUKO DUT: ZABALGUNEAK Biztanleria haziz joan den neurrian, gure hirietan auzategi berriak sortu dira: zabalguneak.

Zabalgune bakoitza garai berean eraikitako eraikuntza eta kalez osaturik dago.

Orain azter ezazu nola joan den zabalduz zure probintziaren hiriburua.

Horretarako hiriaren planoa behar duzu.

Fotokopia bat egitea komeni zaizu, kopiaren gainean marrazteko.

Aurrena, bilatu non aurkitzen den alde zaharra.

Mugak lapitz gorriz markatu.

Apuntatu koadernoan zer monumentu aurkitzen diren bertan.

XIX mendean gure hiriburuen lehen zabalgunea egin zen.

Kale zabalago eta zuzenagoak dituelako bereizten da, erdian etorbide bat duela.

Nola du izena horrek zure hirian? Etxadiak karratuak edo laukizuzenak izan ohi dira.

Zergatik? Lerro berdez inguratu gune hori.

Monumentu ugari al dago bertan? Eta plaza garrantzizkorik? Idatzi izena koadernoan.

Azken urteotan etxe asko eraiki dira lehen zabalkundearen ondoan eta, batez ere auzategi berriak kanpokaldean.

Bilatu zeintzuk diren, eta markatu lapitz horiz.

Begiratu ea aurreko zabalgunetik trenbideak edo ibaiak bereizten duen eta lehen aurkitu duzun kale nagusitik urrun dagoen ala ez.

Dena koadernoan apuntatu.

Ikertu orain non aurkitzen diren zerbitzu publiko nagusiak, parkeak, museoak eta ospitaleak.

Eztabaidatu lagun batekin zergatik dauden gune horretan.

Azkenik, egizu hormirudi bat: planoa, aurkitu dituzun datuak eta ondorio batzuekin.

Argazkiz eta marrazkiz hornitu.

Iparragirre / Federiko Moyuaren Plaza / Ercilla / Alameda de Recalde / Lertxundi / Barrainkua / Henao / Mazarredoren Zumardia / Zabalduraren Plaza / Colon de Larreategi / Lopez de Aro / Rodriguez Arias / Bertendona / Gardoki / Ibañez de Bilbao / Ledesma / Nerbioi / Barroeta Aldamar / Buenos Aires / Espainiako Plaza / Abando tren geltokia / Hurtado de Amezaga / Arenaleko kaia / Arriagaren Plaza / Urbazterreko / Bidebarrieta / Plaza Berria / Somera / Belostikale / Barrenkale / Pilota.